XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

delako magnitudea energia mekanikoa deitzen da. .

Indarrak kontserbatibo direnean, partikularen energia mekanikoa berdina da ibilbideko puntu guztietan, hau da, energia mekanikoak konstante irauten du.

6.7 FUNTZIO ESKALAR BATEN GRADIENTEA.

Energia potentziala definitu dugularik, fisikaren hizkuntza matematiko gisa, oso baliagarri gertatuko zaigu funtzio eskalar baten gradientea zer den adieraztea.

Lehenik eta behin eremu eskalarra definituko dugu.

Espazioko puntu bakoitzean balore eskalarra duen funtzio bat (V) kontsideratuko dugu.

Funtzio horrek puntuaren posizio-bektorearen dependentzia badu, espazioan eremu eskalar bat dugula esanen dugu eta honela adieraziko: .

Espazioko puntu bakoitzean, eremu eskalar horren gradientea defini daiteke matematikoki, ondoko eragiketak eginez: .

Ikusten denez, gradientea espazioko puntu bakoitzean definitzen den bektore bat da.

Nabla () izeneko operatzailearen bidez, eremu eskalarretik eremu bektorial bat lortzen da. operatzailea honela adierazten da: eta kasu honetan funtzioari aplikatzen zaio.